Izen-emate epea zabalik dago "Berrerabili eta Berrasmatu" tailerretan
Tailerren prezioari dagokionez, 2 eta 15 euro bitartekoa izango da, iraupenaren arabera. Prezio horiek Eibarren erroldatuta dauden pertsonei aplikatuko zaizkie, eta Eibarren erroldatuta ez daudenentzat, berriz, prezioak 4 eta 25 euro bitartekoak izango dira.
Hamar tailer
Lehenengo tailerra ‘Biziberritu zure altzariak eta dekorazio-objektuak’ izango da eta martxoaren 4an eta 11an egingo da, 10:30etik 13:30era, ‘El Taller de Manualidades’ dendan (Bidebarrieta, 44), gaztelaniaz.
Martxoaren 7an, 14an, 21ean eta 28an ‘Etxeko oinarrizko konponketak: iturgintza’ izeneko ikastaroa egingo da, euskaraz eta gaztelera, 17:00etatik 19:00etara, Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan (Azitain, 2).
Hirugarren tailerra ‘Aprobetxamenduzko sukaldaritza’ izango da eta martxoaren 15ean egingo da, 18:00etatik 20:00etara, Portaleko Kultur Etxeko sukaldean, euskaraz eta gazteleraz, Baratze Gourmeten eskutik.
Martxoaren 18an ‘Decoupage: eraldatu zure arropa eta osagarriak’ izeneko ikastaroa egingo da, euskaraz eta gazteleraz, 17:00etatik 19:00etara, Adarabarren (Eulogio Garate, 6B).
Martxoaren 25ean, ‘Konpondu arropa modu erraz eta politean’, euskaraz, 11:00etatik 13.00etara, Eskusutxon (Estaziño kalea, 16).
`Sortu zure hiri-baratzea’ izeneko tailerra lau saiotan egingo da (apirilak 19 eta 26, eta maiatzak 3 eta 10), 17:00etatik 19:00etara, eta bi hizkuntzatan emango da Azitainen, Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Instituan.
Apirilaren 22an, ‘Tapizatu eta estreinatu: zaharretik berrira’, gaztelaniaz izango da, 10:30etik 13:00etara, el Taller de Manualidades izeneko dendan (Bidebarrieta, 44).
Maiatzaren 2an, ‘Ikasi zure bizikleta konpontzen’ izeneko tailerra egingo da, 18:00etatik 20:00etara (bi hizkuntzatan), Errebal Plazan, Eibarko Klub Deportiboaren eskutik.
Maiatzaren 6an ‘Pankartatik poltsara’ ikastaroa egingo da, bi hizkuntzatan, Armagintzaren Museoan, 11:00etatik 13:00etara, Eskusutxoren eskutik.
Maiatzaren 13an, azkenik, ‘Beste erabilera bat eman ontzi arinei’ izeneko tailerra egingo da (euskaraz), Adarabar establezimenduan (Eulogio Garate, 6b), 11:00etatik 13:00etara.