Zabalik dago Euskeraren Transmisioari buruzko Mintegian izena emateko epea
Gaur zabaldu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak Euskeraren Transmisiori buruzko Mintegian izena emateko epea. Mintegia maiatzaren 25ean izango da Portalean, 08:45etatik 14:45etara. Matrikulak 15 euro balio du (25 euro bazkaltzera gelditzen direnendako). Izena emateko: normalizazioa@etakitto.eus edo 943 20 09 18. Maiatzaren 21era arte egongo da zabalik matrikula egiteko epea.
Egitaraua honako hau izango da:
08,45 - 09,00: Akreditazioa eta dokumentazioa.
09,00 - 09,15: Ongi-etorria.
09,20 - 10,15: “Etxeko eta kaleko hizkuntza erabileraren arteko loturak: Lasarte-Oriako ikerketa bat”. Pello Jauregi, Hezkuntza Zientzietan Doktorea. EHU.
10,20 - 10,45: “Familia bidezko transmisioa: guraso euskaldunen diskurtsoak”. Malores Etxeberria. Hernaniko Udaleko euskara teknikaria. Nekane Jauregi. Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara tenikaria.
10,50 - 11,15: “Gurasoak Berbetan: guraso eta familiei zuzendutako mintzapraktika taldeak”. Maider Aranberri. …eta kitto! Euskara Elkarteko teknikaria.
11,20 - 11,45: “Igandeak jai. Familia giroan euskaraz”. Naroa Cuesta. Geu Elkarteko teknikaria.
11,50 - 12,10: ATSEDENA.
12,15 - 12,35: “Erreferenteen garrantzia. Prestigioaren transmisioa”. Gaizka Garitano, Eibar Kirol Elkarteko entrenatzaileari elkarrizketa.
12,40 - 13,25: “Ahozkotasunaren transmisiotik hizkuntzaren erabilerara”. Miren Artetxe, Euskal Filologian lizentziatua. EHU,
13,30 - 14,45: “Mahaingurua”. Dinamizatzailea: Jaime Altuna. Urtxintxa Eskola.
14,45 - 14,50: AGURRA
15,00: BAZKARIA