Zabalik dago Manex Beristainek doluari buruz emango duen saiorako izen-ematea

Zabalik dago Manex Beristainek doluari buruz emango duen saiorako izen-ematea
2024/02/05 13:41
eta kitto!
Otsailaren 27an, asteartea, Manex Beristain azpeitiarrak "Azken galdera amari" liburua aurkeztuko du ...eta kitto! Euskara Elkartean arratsaldeko 18:00etan.  Umeekin heriotzaren gaia eta dolua landu ditu Beristainek liburuan, bere esperientzia pertsonaletik abiatuta. Gai horiei buruz helduok umeekin hitz egitearen garrantzia azpimarratu du Manexek: "Umea babesteko aitzakiarekin, gauzak leundu egiten ditugu edo gaia baztertzen dugu, baina umeak galdetzen jarraitzen du, jakin egin nahi duelako. Prest dago erantzuna jasotzeko. Orduan, momentu pribilegiatu hori aprobetxatu behar da. Galdetzen duenean, aukera dugu gelditzeko, esertzeko, begietara begiratzeko eta erantzuteko. Horrela, umeak ez du zertan sortu bere pelikula paraleloa. Umeak galdetzen badu eta ez badiozu erantzuten, bila jarraituko du eta nonbaiten bere pelikula egingo du bere zalantzei zentzua emateko".

Ipuinaren aurkezpenerako izena eman behar da aldez  aurretik: elkartea@etakitto.eus / 943200918. Heldu zein umeei (bost urtetik gorakoak) zuzendutako saioa izango da, baina umeek heldu batez lagunduta egon beharko dute.

Manex 2M