Zabalik dago "Plastiko magikoaren" ikastaroan izena emateko epea

...eta kitto!-k antolatu du ikastaroa Illunabarrian programaren barruan
Zabalik dago "Plastiko magikoaren" ikastaroan izena emateko epea
2025/10/03 13:41
eta kitto!

Urriaren 28an, martitzena, ekingo dio...eta kitto! Euskara Elkarteak Illunabarrian programari. Lehenengo tailer horretan "plastiko magikoa" erabiliko da, sormena formatu berrietan esploratzeko aukera paregabea eskainiz. Plastiko berezi horretan marrazki eta mezu pertsonalizatuak sortuko dira, beroaren laguntzaz giltzatakoak, belarritakoak... egiteko, era erraz eta dibertigarrian. Izen-ematea zabalik dago hilaren 22ra arte. Honako inprimaki hau betez eman daiteke izena edo euskara elkartera deituz (943200918) edo bertatik pasatuz (Urkizu 11 solairuartea). Ikastaroa ...eta kitto!-ren egoitzan egingo da 18:30etik 20:00etara eta 7€ balio du (5€ ...eta kitto!-ko bazkideentzat). 12 urtetik gorakoek har dezakete parte baina gaztetxoak heldu batez lagunduta agertu beharko dira.