Zabalik dago urriko 'Empalabramiento' ikastaro trinkorako izen-ematea
2025/10/02
11:13
eta kitto!
Eibarko Udaleko Immigrazio eta Kultura Aniztasun alorrak 'Empalabramiento' programaren edizio berri bat antolatu du urrirako. Ikastaroak 55 orduko formatu trinkoa izango du eta urriaren 6tik 29ra bitartean egingo da, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 18:00etara, Portalean.
Ikastaroaren helburua gaztelaniaz alfabetatzea da, eta, horrez gain, euskaraz ahoz jarduteko oinarrizko ezagutzak ere eskainiko dira.
Parte hartu nahi dutenek urriaren 1era arte dute izena emateko aukera. Horretarako, Immigrazio eta Kultura Aniztasun alorrera deitu (943 708 440) edo idatzi immigrazioa@eibar.eus helbidera.