Zabalik Jabetze Eskolako ikastaroetan aurrematrikulazioa egiteko epea

Zabalik Jabetze Eskolako ikastaroetan aurrematrikulazioa egiteko epea
2024/02/06 12:24
eta kitto!

Ostegunaz geroztik zabalik dago Jabetze Eskolako udaberriko ikastaroetan aurrematrikula egiteko epea (otsailaren 25ean amaituko da). Aurrematrikulak Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri dagoen formularioa beteta egin ahalko dira, edo, bestela, Andretxean ere bete daiteke."

Beste denboraldi batez, Emakumeen Jabetze Eskola errealitatea ikuspegi kritiko, dekolonial eta feministatik hausnartzeko, eztabaidatzeko eta aztertzeko topalekua izango da. Estrategia eta aliantza feministak sortzeko eta indartzeko gunea, non ikastaro eta tailer desberdinetatik maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko prozesuak bultzatuko diren", azaldu dute.