Zabalik San Juan jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea

Maiatzaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak
Zabalik San Juan jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea
2024/04/24 13:59
eta kitto!

Bi hilabete besterik ez dira geratzen San Juan jaietarako eta Udaleko Kultura Batzordeak Sanjuanetako kartel-lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du dagoeneko. Maiatzaren 13ra arte egongo da kartelak bidaltzeko aukera eta maiatzaren 17tik aurrera emango du ezagutzera bere erabakia epaimahaiak.

Adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete. Lehiaketa honetan ezin izango dute parte hartu aurreko kartel-lehiaketetan (Aratosteak, Sanjuanak, Sanandresak) bost aldiz edo gehiagotan sarituak izan badira.

Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen