“Zailtasunaren kudeaketa” kirol solasaldia egingo da hilaren 30ean Ipuruan

“Zailtasunaren kudeaketa” kirol solasaldia egingo da hilaren 30ean Ipuruan
2017/03/20 12:37
eta kitto!
Ipuruako Formakuntza Zentroak formakuntza saioa hartuko du hilaren 30ean, 18:30etik 20:00etara: 'Zailtasunaren kudeaketa' izenburuko saioan Manu Egaña Pertsonal eta Antolamendu Zuzendariak, Markel Alberdi eta Ander Romarate igerilari olinpikoek eta Fran Garagarza SD Eibarko Kirol Zuzendariak hartuko dute parte. Eibarko zein eskualde osoko enpresa eta kirol elkarteei zuzenduta antolatu dute ekitaldia, “kirol eta enpresa munduko benetazko adibide ezberdinak erakusteko” asmoz. SD Eibar Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kirolgi Fundazioa eta Adegiren eskutik egingo da, Eibarko Udalaren eta Debegesa, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartearen laguntzarekin. Formakuntza saioan parte hartzeko interesa dutenek joango direla baieztatu beharko dute 943-201831 (1 luzapena) telefono zenbakira deituta edota info@sdeibar.eus helbidera mezu bat bidalita.

zailtasunaren kudeaketa