Zaintzaren inguruko dantza-ikuskizuna eta mural kolektiboa egingo ditu Kaxak domekan
“Zer da zaintza?” galderaren inguruan dantza performance-a eta mural kolektiboa egingo dituzte domeka eguerdian, 13:00ean Untzagan. Kaxa Mugimendu eta Sormen Guneak dinamizatuko duen ekintzarekin gizartea gai horren inguruan sentsibilizatu nahi dute: “Horrela, zaintzaren gaian murgilduko ditugu, bakoitza hausnarketa egitera bultzatuz eta kontzientzia piztuz. Dantza egiten dugun bitartean, Zer da zaintza? esaldiarekin pankarta bat egongo da Untzagan, lurrean. Permonfance-a amaitzerakoan, mural kolektibo horretan parte hartzera animatuko dugu publikoa, bakoitzak zaintzaren inguruan nahi duen aportazioa eginez”.
Eibarko Martxoak 8 lantaldeak antolaturiko ekintza bat da hau, Martxoaren 8ko programazioaren baitan. Bestalde, euria egingo balu, Errebal Plazan egingo dute.