Zaintzari buruzko bakarrizketa feminista eta tertulia antolatu ditu Sortuk biharko
2022/05/19
17:38
eta kitto!
Zaintzaren gaiari helduta,
Eibarko Sortuk bakarrizketa feminista antolatu du
“Eibarko emakume* ezkertiar eta independentistentzat”. Saioa Bilgunean (Bista Eder kalean) egingo da, 18:30ean hasita: Nerea Ariznabarreta artista eibartarrak bakarrizketa eskainiko du eta, ondoren, tertuliarako tartea zabalduko da. Luntxarekin amaituko dute saioa.