Zaldibar Argitu eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta herri akusazio bezala aurkeztuko dira
2020/10/05
15:15
eta kitto!
Gaur goizean Durangoko Epaitegi parean egin duten prentsaurrekoan, Zaldibarko zabortegiaren auzian herri akusazio bezala aurkeztuko direla adierazi dute Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Bihar beteko dira zortzi hilabete zabortegia amildu zenetik eta, plataformako kideen berbetan, “orain arte, lurpean zeuden bi pertsonak aurkitzeko lanetan jarraitzeko, herritarron osasuna bermatzeko eta erantzukizun politiko guztiak argitzeko kalean egon gara, mobilizazio ezberdinen bidez gure haserrea eta aldarrikapenak erakutsi nahirik”.
Gaur, berriz, beste pauso bat aurrera eman nahi izan dute Zaldibar Argitu herri plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak: “Agerraldi bateratua egitea adostu dugu, kalean erakutsitako kezka eta indarra epaitegietara eramateko garaia baita. Oraindik orain, bai enpresaren jabeak eta bai zabortegiaren gaineko kudeaketa negargarrian ardura zuzena duten erakunde publikoak eskuak garbitu nahian dabiltza. Uste dugu, herri konpromisoagatik eta gertaeraren larritasunagatik, herritarron ahotsa epaiketan presente egon behar dela, interes orokorraren alde egingo duen begirada batetik”.
Arrazoi horiengatik eta, batez ere, “erantzukizunak argitzeko”, Zaldibarko zabortegiaren auziaren gainean egingo den epaiketara herri akusazio modura aurkeztea erabaki dutela azaldu dute: “Katastrofe humano, ekologiko eta sozial honen aurrean erantzukizun zehatzak argitzea eta gertatu denaren gaineko informazio gardena izatea ezinbestekoa da, halakorik berriro gerta ez dadin. Langileek, herritarrok eta ingurugiroak guztion kontura negozioa egiten duten talde klientelarrik gabeko herria merezi dugu, ez diezaiegun utzi lehengo modu berean jokatzera itzultzen, ezer gertatu izan ez balitz bezala eskuak garbitzen”.
Bestalde, epaiketak izango dituen gastuei aurre egiteko, diru-bilketa kanpaina martxan jarriko dutela iragarri dute: “Denon ekarpenak izango dira ongietorriak, bakoitzak ahal duen neurrian eta moduan. Herritarrok prozesu guzti honetan ahots propioa izatea oso garrantzitsua izango da”.
Agerraldia amaitu aurretik gogora ekarri dute Joaquin Beltranek oraindik aurkitu gabe jarraitzen duela. Bihar, ezbeharraren zortzigarren hilabatearen harira, mobilizazio bateratua egingo dute Zallan: “Bertan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak, nahikoa dela esateko eta bertatik lehenbailehen atera dezatela eskatzeko”.