Zaldibarren gertatutakoaren harira mobilizazioak deitu dituzte biharko, egun osorako
2020/02/26
21:19
eta kitto!
Biharko hainbat mobilizazio deitu dituzte Eibarko Ikasle Taldeak eta Ernai gazte erakundeak, “Ustelen legea errautsa eta kea. Zaldibar Argituz herria defendatu” goiburuari jarraituta. Debabarrena mailako ekintzak eguerdian hasiko dira: “Institutuko eta Armeria Eskolako ikasleek paroak egingo dituzte goizean eta 12:00etan kontzentrazioa egingo dugu Untzagan”. Horrekin batera, ordu berean, Elgoibarren (Batxiko patioan) eta Ermuan (plazan) ere egingo dituzte elkarretaratzeak. Eta arratsaldean bailara mailako mobilizazioa egingo da Eibarren, 19:30ean Untzagatik hasita.
Ikasle eta gazteek deitutako horiez gain, euskal gehiengo sindikalak ere mobilizazioa deitu du, 18:30ean Ermua-Eibar biribilgunean, “Prekarietatea hiltzailea. Lan istripu gehiagorik ez!” goiburuari jarraituz.
Eta 20:00etatik aurrera, Txaltxa Zelaiko auditoriumean “Zaldibar Argitu Orain!” herri ekimenaren aldeko bertso saioa egingo dute Nerea Ibarzabal, Ane Zuazubizkar eta Unai Iturriagak. Horrekin batera, herri ekimenaren gastuak finantzatzen laguntzeko, txapak (euro batean) eta banderak (5 eurotan) ipiniko dituzte salgai.