Zaleen laguntasuna eskertuko du zapatuan Zilarrezko Mailako Mek Eibar-ek

Andoni Perezek zuzentzen duen taldeak Bm. La Jota izango du aurkari
Zaleen laguntasuna eskertuko du zapatuan Zilarrezko Mailako Mek Eibar-ek
2024/03/21 14:24
eta kitto!

Ipuruan arratsaldeko 18:30ean hasiko den partidu horretan, Andoni Perezek zuzentzen duen taldeak Bm. La Jota izango du aurkari. Zaragozako taldea ezaguna da bere erasoko joko dinamikoagatik, jokalari trebeak eta kontraeraso arriskutsua izateagatik. Horrek esan nahi du Mek taldeko jokalariek erne egon beharko dutela La Jotaren abiadurarekin, hori baita euren arma nagusietako bat. Defentsari dagokionez, La Jotak 6:0 egitura erabili ohi du, baina 5:1ekin ere txandakatu dezake, eta horrek orain arte emaitza onak eman dizkie. Talde bizia da izanik, Mek kontzentratuta egon beharko da partida osoan zehar.

Emakumezkoen Mek taldeak Ipuruara joateko eta taldea babesteko deia egin die zaleei, garaipena ezinbestekoa izan daitekeelako mailari eusteko. Irabaziz gero eta Ereintzak bere partida galtzen badu, Mek-ek beste urte batez Zilarrezko Mailan jarraitzea ziurtatuko luke: "Bultzada itzela behar dugu", esan dute sare sozialetan.

Bestalde, 1. Maila Nazionalean, Mek taldeko mutilek partidu zaila jokatuko dute bihar, barixakua, Trapagaranen 20:15ean; bien arteko azken partiduan berdinketa eman zen. Eibartarren helburua azken jardunaldietako bolada positiboarekin jarraitzea eta denboraldiaren azken txanpan besoak ez jaistea da. Nahiz eta baja garrantzitsu batzuk izango dituzten (Zuloaga, Beñat eta Eneko Rivero atezaina, kasu), taldeak dena emango du zaleez gainezka egongo den kantxan.