Zaloa Otaduy: “Azala babesteko krema bat ematea ezin errazagoa da”

Zaloa Otaduy: “Azala babesteko krema bat ematea ezin errazagoa da”
2015/05/29 00:00
eta kitto!

Farmalur-eko Zaloa Otaduyk “Nola zaindu azala udan?” hitzaldia emango du datorren asteazkenean (ekainak 3), ...eta kitto!ko        lokaletan, 19:00etatik aurrera. Eguzkiaren alde on eta txarrei buruz jardungo du, eta eguzkiak azalean eragiten dituen kalteak azaltzeaz gain, hain garrantzitsua den organoa ondo babesteko aholkuak emango ditu. Besteak beste, krema-mota desberdinei buruz hitz egingo du, eta, hitzaldira joaten direnen artean, muestrak banatzeko asmoa duela azaldu digu. Hitzaldia herritar guztientzat zabalik izango da.


- Zer azalduko diguzu datorren astean emango duzun hitzaldian?
Azala da daukagun organorik handiena. Sarritan estetikarekin lotzen dugu, baina oso inportantea da azala osasuntsu izatea. Eguzkia ezinbestekoa da bizitzeko; eguzkiaz gozatu egin behar dugu, hezurrendako eta buru-osasunarendako oso garrantzitsua delako, baina, azalarentzako oso kaltegarria izan daitekeenez, zenbait gauza kontuan hartzea ezinbestekoa da. Esate baterako, jende askok ez du ulertzen eguraldia lainotuta dagoen egunetan ere eguzki-izpietatik babestu egin behar dugula; Neguan ez da hain beharrezkoa, baina udan, eguzkia zuzen-zuzenean jotzen duenean, berdin da lainotuta egotea, babestu egin behar dugu. Gainera, batzuk pentsatzen dute, erretzen ez direnez, beraien azalak ez duela kalterik izaten, baina ez da horrela: izpi ultramoreek azalaren zelulen ADNa kaltetu egiten dute, eta minbizi mota desberdinak horren ondorioz sortzen dira.
- Umeen azala zaintzeak ezinbesteko garrantzia dauka, ezta?
Umeak zaintzea oso inportantea da: ADNan egiten den kaltea, –estetikoa zein kantzerra– %90ean eginda dago 15 urte ditugunean. Ezin zaigu ume bat erre. Uretan sartu baino 10 minutu lehenago krema eman behar diegu (uretan hirukoiztu egiten da izpien eragina), eta uretatik irtetzerakoan berriro eman behar diegu. Krema bat ematea oso erreza da. Bestalde, gure azala errepasatu egin behar dugu, hau da, lunarrak eta orbanak noizbehinka gainbegiratu egin behar ditugu. Azken finean, azaleko arazoak oso errezak dira prebenitzeko, ez da ahalegin berezirik egin behar.
- Eguzkitik babesteko dauden kremei buruz ere hitzegingo duzu...
Krema bat nola ulertu behar den azalduko dut. Filtroak aztertuko ditugu. Jakin egin behar da informazioa irakurtzen. Krema guztiak ez dira berdinak eta oso garrantzitsua da azalean zer jartzen duzun. Zeozer erosten dugunean garantia bat behar dugu eta krema on bat erosten jakin egin behar da.