Zapatu Beltza taldearen kontzertua, zapatuan Zaizoi tabernan, 20:00etatik aurrera

Zapatu Beltza taldearen kontzertua, zapatuan Zaizoi tabernan, 20:00etatik aurrera
2023/06/21 18:07
eta kitto!
Zapatuan, San Juan egunean, Zapatu Beltza taldeak kontzertua emango du Zaizoi tabernan (Bittor Sarasketa kalean), 20:00etatik aurrera. Eibarko talde honek urte mordoa daramatza Black Sabbath taldearen kantuak jotzen. Gaur egun Mikel Purgui (Ekinocio) gitarrajoleak, Mikel Titak (ahotsa), Antxonek (baxua) eta Borja (Ekinocio) bateriajoleak osatzen dute taldea, denak eibartarrak.