Zapatu eguerdian aurkeztuko du Elkarrekin Podemosek bere hautagaitza
2019/04/05
21:41
eta kitto!
Elkarrekin Podemos taldekoek maiatzeko hauteskundeetarako Eibarko hautagaitza izango denaren aurkezpena egingo dute bihar, zapatua, 12:30ean Untzagan. Ezker Anitza eta Equo alderdiekin ados ipini eta gero, Eibarko Elkarrekin Podemos izenarekin elkarrekin aurkeztuko dira Udal hauteskundeetara. Orain dela egun batzuk aditzera emon zutenez, zerrendaburua Isabel Fernandez Pejenaute izango da eta, koaliziotik diotenez, “herrian andra bat alkategai izateko aurkeztuko dugun bakarrak gu gara”. Zerrenda osatuko dutenak bihar aurkeztuko dituzten arren, zerrendako lehen tokietan Pablo Leon eta Julen Bollain egongo direla aurreratu dute. Lehena 32 urteko arkitekto eibartarra da eta bigarrena, berriz, bi urte t’erdi Eusko Legebiltzarrean beharrean daramatzan 29 urteko eibartarra. Gure herriko hautagaiekin batera, Lander Martinez (Podemos Euskadi-ren Idazkari Nagusia), Pilar Garrido (Podemos-en Kongresurako hautagaia) eta Maria Valiente (Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako Podemos-en hautagaia) egongo dira biharko ekitaldian.