Zapatuan hasiko da Antzerki Jardunaldietako sarreren aurresalmenta Untzagako jubilatu etxean eta interneten
2018/01/26
23:26
eta kitto!
Zapatuan hasiko da 41. Eibarko Antzerki Jardunaldietako lan guztietarako sarreren aurresalmenta, Untzagako jubilatu etxean, eta hiru egunetan (urtarrilak 27, 28 eta 29) egongo da sarrerak erosteko aukera, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Internet bidezko salmenta ere zapatuan (goizeko 10:00etan) hasiko da www.kutxabank.es helbidean eta, horrez gain, funtzio bakoitzaren aurretik (ordubete lehenago) dagokion antzokiko leihatilan erosteko aukera ere egongo da. Urtarrilaren 29tik aurrera, berriz, sarrerak Coliseo antzokian egongo dira salgai, astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era, interneten (www.kutxabank.es ) eta leihatilan, funtzio bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Coliseoaren Laguna txartelarekin sarrerak merkeago erosteko aukera dago eta, beraz, herritarrak txartela egitera animatu dituzte ekitaldia agurtu aurretik.
Egitarauaren pdf-a gure webgunean: http://etakitto.eus/wp-content/uploads/2018/01/programa-JORNADAS-2018-1.pdf
Egitarauaren pdf-a gure webgunean: http://etakitto.eus/wp-content/uploads/2018/01/programa-JORNADAS-2018-1.pdf