Zapatuan banatu zituzten Asier Errasti 18. film laburren jaialdiko Javier Agirresarobe Sariak
2017/11/13
10:59
eta kitto!
Zapatu iluntzean banatu zituzten Coliseo antzokian Plano Corto elkarteak antolatzen duen Asier Errasti 18. film laburren jaialdiko Javier Agirresarobe sariak: Rodrigo Sorogoyenen “Madre” lanak eskuratu zuen sari nagusia (lantaldearen izenean Tamara Santosek jaso zuen saria) eta bigarrena Luis Jimenez Barrosoren “Mujer y filipina” laburmetraiarentzat izan zen. Euskerazko fikzioan, saria “Kreba”, Oier Fuentes Mendizabalek zuzendutako lanak eraman zuen, animazioan lan saritua Marc Riba eta Anna Solanasek zuzendutako “Cavalls morts” izan zen eta Eibarko onenari saria, berriz, Koldo Edorta Carranzaren “Ilunpetan” film laburrak jaso zuen.
Koldo Edorta Carranza eibartarra
Koldo Edorta Carranza eibartarra