Zapatuan banatu zituzten Asier Errasti Film Laburren jaialdiko Javier Agirresarobe Sariak
2019/11/11
18:02
eta kitto!
Zapatuan Coliseo antzokiak hartu zuen gala berezian banatu zituzten XX. Asier Errasti Film Laburren Jaialdiko Javier Agirresarobe Sariak. Edizio honetan, fikziozko lan onenari saria Júlia de Paz zinemagilearen “Ama” lanari eman diote, “gure gizartean oso presente dagoen egoera bat azaltzeagatik. Gidoi gordin eta irmo baten bidez, interpretazio bikainek gu hunkitzea aise lortzen dute”.
Fikziozko atalean bigarren saria, berriz, “Una mujer completa” (Ceres Machado) lanak eskuratu du. Epaimahaiaren berbetan, “izan ere, sentsibilitate eta baikortasun handiz sufritzen ari diren bi pertsonen momento intimo bat islatzen du. Protagonistaren interpretazioari aipamen berezia egin nahi diogu, hitz eta begirada bakoitzean egia transmititzen du-eta”.
Euskerazko film labur onenaren saria Maddi Barrenetxea eta Marta Teijeiraren “Hotzean garbitu” izenburukoak jaso du, “espero ez den istorio originala eta dibertigarria izateagatik. Bi aktoreen lana ezinhobea da pieza honetan, non narrazioaren arintasunak ikuslea harrapatzen duen”.
Eta animaziozko film labur onenari saria “Soy una tumba” (Khris Cembe) lanak eraman du, “istorio potente eta hunkigarri bat sortu izanagatik. Animazio zaindu batek eta istorio lokal honek publiko anitz batekin konektatzeko ahalmenak ahalbidetu du lan bikaina izatea”. Sari horiekin batera, Asier Errastiri eta Javier Agirresaroberi omenaldia egin zieten film laburren lehiaketa eta jaialdia antolatzen duen Plano Corto elkartekoek eta, ekitaldira joandako publikoak primerako arratsaldea igaro zuen Lorea Arakistain kazetariak aurkeztu zuen ekitaldian, Mikel Areitio eta Nerea Ariznabarreta aktoreen interpretazio bikainari esker.