Zapatuan banatu zituzten Eibarko XIX. Pintxo Lehiaketako sariak Arrate Kultur Elkartean
2023/12/04
09:45
eta kitto!
San Andres egunean greba egin zutela eta, zapatu goizean banatu zituzten Eibarko XIX. Pintxo Lehiaketako sariak Arrate Kultur Elkartekoek. Baratze tabernak irabazi du aurten pintxo onenari saria, Gorringoa eta onddoa izenekoarekin, “garaiko produktuen elaborazio eta teknikaren mailagatik”. Bertako produktuekin egindako pintxo onenaren saria, berriz, Trinketek eskuratu du, Sardinatxoa izenekoarekin, “arrain eta barazkien konbinazioan lortutako zaporeagatik”. Eta publikoaren saria Amezti tabernarentzat izan da, Carrillera de la Juani pintxoarengatik. Lehiaketako pintxoren bat jan eta bozkatu zuten bezeroen artean zozketatutako Errigoraren produktu-sorta, berriz, Pedro Basurkorentzat izan da.