Zapatuan Donostian egingo den agerraldirako deialdia egin du Gure Esku Dagok
2016/05/05
21:28
eta kitto!
Gure Esku Dago herri ekimenak zapaturako deialdia egin du, 11:00etan Donostiako Kursaalaren sarrera nagusiaren kanpoan elkartzeko. Asmoa Zurriolan agerraldia egitea da: lehenik eta behin argazkia egingo da eta, ondoren, adierazpenetarako tartea izango da.
Ekimeneko ordezkarien berbetan, "ekaina hurbiltzen ari da eta indarrak batuz agerraldi indartsu bat egiteko unea ailegatu da. Joan den urtean estadioen ekimena iragartzeko 130 pertsona esanguratsu bildu genituen; aurten esanguratsuak herritarrok garela nabarmenduko dugu. Horregatik, herritarrok ekainean Euskal Herri osoan egingo diren adierazpenak, ekintzak eta galdeketak iragarriko ditugu datorren larunbatean. Oso garrantzitsua da ahalik eta jende gehien joatea herrietatik. Egiten ari garena izugarria da eta tamaina bereko oihartzuna izan dezan lortu behar dugu".