Zapatuan egitekoa zen #650Tontor ekimena atzeratzea erabaki dute, eguraldiaren iragarpenak aintzat hartuta
2020/10/01
16:24
eta kitto!
Astebururako iragarrita dagoen eguraldia dela-eta, zapatuan egitekoa zen #650Tontor ekimena atzeratzeko erabakia hartu behar izan dute antolatzaileek, Izan Bidea/Ibiltarien Sarea-koek, “eguraldiak ez baitu igoera era seguruan egiteko aukerarik ematen”. Hala ere, zapatuan mendietara igo ordez herrietan elkartzeko deia egin nahi dute, “12.00-13.00ak inguruan, mendietara igotzeko asmoz ginenok argazkiak atera eta sare sozialetan jartzeko”. Eibarren, 13:00ean egingo da argazkia, Untzagan. Plazetan egindako argazkiak Sarek zabaldutako telefono zenbakietara bidaltzea eskatu dute (Gipuzkoarako zenbakia 688 62 83 66 da).
Azaldu dutenez, “ekimen honi begira sortutako ilusioa, egindako lan izugarria eta animatu den herritar kopurua aintzat hartuta, 2021eko maiatzaren 8ra atzeratzea erabaki dugu, mendi tontorren igoera historiko hau baldintza egokietan egiteko aukera izango dugula ziurtatzeko (izen-emateak mantenduko ditugu). Beraz, gorde data eta jarraitu ekimen honen parte izaten, guztion artean maiatzean #650tontor igo ditzagun”.