Zapatuan ekingo zaio Erabaki Biot egitasmoari
2016/12/14
19:27
eta kitto!
Eibarko Gure Esku Dago herri-ekimenak, eskualdeko gainerako herriekin batera, maiatzaren 7an, herri-galdeketa egin nahi du eta, asmo horrekin, zapatuan, 12:30ean, ekimenari babesa emateko argazkia egingo da Untzagan eta, horrekin batera, sinadurak biltzeko kanpainari ekingo zaio. Ekitaldiaren aurkezpena gaur izan da, udaletxean, eta azaldu dutenez, "Eibarko herritarrok gure etorkizuna demokratikoki erabakitzeko xedez, urratsak ematen hastera goaz. Itaunketari bidea eman ahal izateko, premiazkoak diren hainbat zeregin dagoeneko bete ditugu. Elkartearen estatutuak erregistratu ditugu eta Batzorde Sustatzailea ere eratu dugu. Herri-galdeketak zilegitasuna izan dezan, eibartarron atxikimendua jasoko dugu. Zilegitasuna parte-hartzearekin lotuta dago eta helburuetariko bat herritarren parte-hartzea sustatzea izango da, dena delakoa izanda galdeketaren emaitza. Hori lortze aldera, datorren abenduaren 17an “ERABAKI BIOT” egitasmoari hasiera emango diogu".
Zapatuan abiatuko den kanpainaren asmoa, "informazioa zabaltzea, iritzien arteko eztabaida bultzatzea eta bozka eskatzea" izango dela azaldu dute: "Lehendabiziko urratsa sinadurak batzea litzateke. Galdeketaren deialdia egin ahal izateko, gutxienez, 1.500 atxikimendu jaso beharko ditugu, hau da, biztanleriaren %5. Atxikimendu horiek batzeko, abenduaren 17tik aurrera, bi hilabeteko epemuga izango dugu. Izenpetu eta herri-galdeketari babesa eman ahal izateko, ezinbesteko bi baldintza aintzat hartuko dira: batetik, galdeketa egunean 16 urte beteta izatea eta bestetik, Eibarren erroldatuta egotea".
Ondoren, bozketa eguneko galdera zehaztuko da: "Eztabaidarako jarrera irekiarekin eta aniztasuna kontuan izanda, ahalik eta adostasun zabalena lortzen ahaleginduko gara. Horretarako, adosgunea deritzon lan-taldea abian jarriko dugu eta batzorde honen osaketa ezberdinen artekoa izango da: adinez, generoz, pentsamoldez, jatorriz… Galdera adostu eta ondorengo pausua, herri-galdeketa eguna ondo antolatzea izango da. Horretarako, herrian jai giroa ezarri, ordutegia eta galdeketa-lekuak finkatu, mahaiak eratu, programa informatikoa prestatu, etab. egingo dugu".
Momentu oro, datu pertsonalen babesa bermatuko dela argitu dute: "Datuen babes araudia zorroztasunez beteko da eta itaunketa egin eta bi hilabetera datu guztiak suntsitu egingo dira, baimendutako enpresa baten eskutik. Kontsultak honako printzipioak bermatuko ditu: gardentasuna, publizitatea, argitasuna, informazioa eskuratzeko aukera, batzorde sustatzailearen neutraltasuna, emaitzaren zilegitasuna, aniztasuna, berdintasuna eta diskriminaziorik eza, inklusioa, eraginkortasuna, eta kontuak ematea. Gardentasuna ziurtatzeko, prozesuren amaieran izapide guztien inguruko informazioa, baita ekonomikoa ere, herritarren esku jarriko da". Agurtu baino lehen, herritar guztiak zapatuko ekitaldira joatera gonbidatu eta animatu dituzte.