Zapatuan El Templeren “Edipo” helduko da Antzerki Jardunaldietara
Sostoa abesbatzak lagunduta aurkeztuko dute antzezlana
2024/03/01
11:15
eta kitto!
Coliseok arratsaldeko 19:00etan hartuko du bihar Zaragozako El Temple konpainiak antzeztuko duen “Edipo” lana. Sofoklesen sormen hori Alfonso Plouk egokitu du eta, horrez gain, Sostoak lagunduta aurkeztuko dute.
75 minutuko draman Carlos Martin, Felix Martin, Irene Alquezar, Chavi Bruna, Francisco Fraguas, Alba Gallego eta Gonzalo Alonso aktoreek hartzen dute parte, guztiak ere hasieran aipatutako Carlos Martinen aginduetara.