Zapatuan eratu zen 2019-2023 agintaldirako Udalbatza berria
2019/06/17
09:44
eta kitto!
Miguel de los Toyos alkate izendatu zuten zapatuan, Udalbatza berezian, PSE-EEren 9 bozkarekin. EH Bilduko Gorka Errastik 5 bozka jaso zituen, beste 6 bozka zuri egon ziren eta baliogabeko bat. Horrekin batera, hogei zinegotziak karguaz jabetu ziren eta, beraz, horrela geratu da eratuta 2019-2023 agintaldirako Udalbatza berria: Miguel de los Toyos (alkatea), Idoia Sarasketa, Alberto Albistegi, Esther Velasco, Patxi Lejardi, Patricia Arrizabalaga, Jon Iraola, Ana Telleria, Pedro Escribano (PSE-EE); Josu Mendikute, Alberto De La Hoz, Merche Garate, Elena Ibañez, Jon Perez, Amaia Albizu (Eibarko EAJ-PNV); Gorka Errasti, Igone Lamarain, Miren Baranguan, Jose Guimare, Anafran Astigarraga (EH-Bildu); eta Isabel Fernandez Pejenaute (Elkarrekin Podemos).