Zapatuan eskainiko duten "Inaute inaute" ipuin-kontalari saiora joateko izen-ematea gaur zabaldu dute
                
                    2022/02/14
                    10:50
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Gaur zabaldu dute Zapatuko Ipuina egitasmoko saiora joateko izen-ematea. Ameli eta Xirrikituen Jostunek “Inaute inaute” izeneko kontakizuna eskainiko dute otsailaren 19an, Portaleko areto nagusian 18:00etan hasiko den saioan. Juan San Martin Eibarko Liburutegiaren eskutik, ipuin-kontaketa musikatuak aurkeztuko dituzte Amaia Elizagoien ipuin-kontalariak eta Irati Celestino musikariak, euskaraz. Lau urtetik gorako haurrentzat pentsatutako ikuskizuna da eta plazak mugatuak dira. Joan nahi duenak formulario hau bete beharko du.