Zapatuan hasiko da Euskal Jaiko Eibarko V. Pala Txapelketa
Azken urteotako Euskal Jaiaren egitarauaren barruko kirol modalitate horretako bosgarren edizioa asteburu honetan abiatuko da eta maiatzaren azken asteburuan amaituko, finalak Euskal Jaien barruan jokatzeko. Zapatuan jokatuko da lehenengo jardunaldia, Astelenak goizeko 09:00etatik aurrera hartuko dituen bost partidurekin: Olano-Agirrebeña vs Seleta-Itxurri; Sarobe-Beton vs Gisasola-Sologaistua; Romarate-Axi vs Txiplo-Unda; Baroja-Bengoetxea vs Fer-Letu; eta Larrinaga-Asier vs Azeri-Gereñu II. Domeka goizean partidu bakarra jokatuko da, Urizar-Lete eta Zurdo-Irizar bikoteen artean, 11:30etik aurrera.
Txapelketa zapatu eta domeketan (goiz eta arratsaldez) jokatuko da, sarrera doanekoa da eta ateak zabalik egongo dira modalitate horrekin gozatzen duten guztientzat.