Zapatuan Herri Txikiak arloko beste etapa bat egingo dute Deporreko mendizaleek

Autobusa goizeko 08:00etan irtengo da Ego Gainetik eta “ustezko” itzulera 17:00ak bueltan izango da
Zapatuan Herri Txikiak arloko beste etapa bat egingo dute Deporreko mendizaleek
2025/03/04 10:16
eta kitto!

Urdiainen hasi eta Etxarri-Aranatzen amaituko da etapa hori, tartean Intsusburuko (942 metro) eta Txaradigorriko (987 metro) gainak egin ondoren. Irteeran 16 kilometro eta erdiko distanzia osatuko dute, goraka metatutako desnibela 770 metrokoa izanik eta beheranzkoa 845 metrokoa. Ohikoa denez, prestatu dute ibilbide alternatibobat ere, 7 kilometro eta erdi pasatxo dituena.

Autobusa goizeko 08:00etan irtengo da Ego Gainetik eta “ustezko” itzulera 17:00ak bueltan izango da. Oraindik badago izena emateko aukera: emailez, mendia@deporeibar.com helbidean, edo presentzialki, gaur edo etzi, 19:00etatik 20:00etara Deporreko bulegoetan (943 201904). Bazkideentzako prezioa 15 euro da, bazkide ez direnentzat 20 eurokoa.