Zapatuan Herri Txikiak multzoaren beste irteera bat egingo dute Deporreko mendizaleek
Ez da askorik geratzen, beraz, izena emateko; bertan parte hartzeko asmoa baduzue behintzat. Egin beharreko ibilbidea Olatzagutian hasi eta Etxarri Aranatzen amaituko da, bidean 1.153 metroko Bargarain eta 1.182 metroko Maiza eginez. Guztira 19 kilometro egingo dituzte bide osoa egiten dutenek eta hiru kilometro gutxiago alternatiboaren alde jokatzen dutenek. Igoera metatua 810 metrokoa da eta jaitsiera 850koa; bide laburragoaren alde egiten dutenek , basotik joanda, gorakako desnibela 420 metrokoa izango dute eta beherakakoa 800 metrokoa. Ibilbidearen erdian, Santa Marina ermita eta aterpean “mokadutxo bat jateko leku ezinhobea izango dugu, Sakanara begira” eta, horrez gain, Maixa inguruko tontor altuenetik Beriaineko bista zoragarriaz gozatzeko aukera ere izango dute.
Zapatu goizean Ego Gainetik irtengo da autobusa 08:00etan eta Urkizun (Bidebarrieta, 66) ere hartu ahal izango da bost minutu geroago. Bestalde, informazio gehaigo jasotzeko edo izena emateko, martitzenetan eta eguenetan (bihar, beraz) aukera duzue Deporreko bulegoetan (19:30-20:30) eta 943-201904 telefono zenbakian.