Zapatuan igeriketako Eibarko Gabon Kopa jokatuko da Kiroldegian

Zapatuan igeriketako Eibarko Gabon Kopa jokatuko da Kiroldegian
2023/11/29 12:21
eta kitto!
Eibar Igerixanek zapatu arratsaldean Eibarko Gabon Koparen 34. edizioa egingo du. Ekitaldiari 15:00etan emango diote hasiera eta handik lau ordura, 19:00etan, amaituko da. Bertan puzgarriak, jolasak eta, jakina, dominak ere izango dira jokoan parte-hartzaileen artean. Gure herriko igeriketa klubak jendeari dei egiten dio jardunaldi berezi horrekin disfrutatzera joateko.