Zapatuan jokatuko den Zaragoza-Eibar partidurako sarrerak salgai

Zapatuan jokatuko den Zaragoza-Eibar partidurako sarrerak salgai
2023/10/17 10:32
eta kitto!
SD Eibar-ek Orsaixanen jarri ditu salgai zapatuan Romaredan 21:00etan jokatuko den partidurako Real Zaragozak bidalitako 306 sarrerak, 20 eurotan. Sarrerak Romaredako Hegoaldeko Harmailako 210. sektorean dagoen bisitari-eremuari dagozkio; bertara sartzeko, estadioko 7. atetik joko da. Sarrerak eguenera arte egongo dira salgai, 19:00ak arte. Erosteko unean beharrezkoa izango da bertaratutako guztien datu pertsonalak eta harremanetarako datuak ematea.

Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldearen lan-planean beste hiru entrenamendu-saio prestatu dituzte Zaragozako partiduari begira. Gaur atsedena izango dute, eta bihar, etzi eta etzidamuko saioak Atxabalpen izango dituzte, azken egunekoa ateak itxita: lehenengo biak 10:30ean hasiko dira eta azkena ordubete geroago, 11:30ean. Zapatuko partidua jokatu ondoren, hurrengo egunean, domekan, eguerdiko 12:00etan entrenatuko dute Atxabalpen bertan.