Zapatuan kanpoko igerilekua zabalduko dute Ipuruan
2018/06/04
09:29
eta kitto!
Zapatu honetan, ekainaren 9an, zabalduko dute Ipuruako kanpoko igerilekuaren udako denboraldia eta hiru hilabete iraungo du, irailaren 9ra arte. Guztira, beraz, 13 astetan izango da funtzionatzen, honako ordutegian: goizeko 10:30etik arratsaldeko 20:00ak arte. Azken urteotako datuei erreparatuta, 40.000 herritar inguruk erabiltzen dituzte Eibarko kanpoko igerilekuak udako sasoian, egunean 380 lagunek batazbeste. Ea bainujantzirako eguraldi aproposa egiten duen hemendik aurrera!