Zapatuan lur-azpiko Eibarren inguruko proiekzioa eskainiko dute Kultun

Zapatuan lur-azpiko Eibarren inguruko proiekzioa eskainiko dute Kultun
2023/12/26 10:42
eta kitto!
Hilaren 30ean, arratsaldeko 18:00etan hasita, Javier Martin Lapeyra ilustratzaileak osatutako proiekzioa eskainiko dute SCR Arrateren lokaletan. “Eibar subterráneo” izenburutzat duen lanean, “nuestro patrimonio sumergido” azpitituluarekin, egileak hainbat irudi eskaintzen dizkigu berak iaz eta aurten Eibarko lur-azpira egindako hiru bidaietakoak. Euretako biren berri eman du dagoeneko Eibar Rebistaren azken bi zenbakietan, azken orain atera berria. Hirugarrena martxoko alean kaleratuko dute. Martin Lapeyrak, gainera, aurreko astean Untzaga plazaren bilakaera kontatzen duen liburua aurkeztu zuen Udaletxean.