Zapatuan, Sagardo Eguna 2013

Zapatuan, Sagardo Eguna 2013
2013/10/03 00:00
eta kitto!

1993an ekin zion …eta kitto! Euskara Elkarteak Sagardo Eguna antolatzeari, baina orain lau urte geldiunea egin eta gero, guztiz aldatu zen egun handi hori. Egun osoko ekitaldia egitea erabaki eta gero, orain dela bi urte Gorenak Sagardoak markako lagunekin elkarlana hasi zuen elkarteak. Goizez eta arratsaldez egindako ekitaldiak dira gaur egun (12.00etatik 14.0etara eta 19.00etatik amaitu arte). Gainera, urtero berritasunak sartzea da helburu, eta aurten ere horietako bat izango da.



Sei euroren truke
Mota biko tiket edo baleak izango dira salgai eguerdiko 12etatik aurrera, udaletxe parean izango den salmenta puntuan. Tiket nagusiak sei euro balioko du eta urteroko moduan horren trukean edalontzia, zapia, pintxoa eta txotx-a izango dira. Pintxoetan aukera bi izango dira, txorizoa eta gazta; pintxo horren balea izango da bigarren aukerakoa. 1,50 euroko prezioarekin beste pintxo bat jateko aukera izango duzue. Udaletxe parean izango dituzue bale salmenta eta edalontzien banaketa.



Jokoak eta mozorroak
Iaz be izan zen Eibarko gaztetxoenendako jokorik, baina aurten jokoak eta mozorroak izango dira. Urtero ipintzen den erakusketaren alboan, sagar mozorroak eta jokoak izango dira. Begiraleek mozorroak egiten lagunduko diete gaztetxoenei eta jarraian joko interesgarria izango dugu: altxorraren bila. Untzaga plazan ezkutatuko ditugu sagar berezi batzuk eta horiek topatu beharko dituzte. Zein izango da azkeneko pistaren emaitza? Animatu gaztetxoenak eta 12.30etan gerturatu erakusketara, Ihintza, Maier eta Lorea zuen zain izango dituzue.



Gabonetako Otarra nahi duzu?
Gezurra dirudi, baina Gabonetan pentsatzen ere hasi da ...eta kitto! Euskara Elkartea. Aurten 2.000 euroko balioa duen ikaragarrizko otarra zozketatuko dugu. Abenduaren 18an izango da zozketa, baina parte hartzeko euro bateko boletoa erosi beharko da. Elkartearendako proiektu berria da, ez baitugu loteriarik salduko aurten eta otar berezia zozketatzea pentsatu dugu. Sagardo Eguna aproposa dela pensatzen du elkarteak, 2013ko berritasun hori martxan jartzeko.
Giroa berotzen joateko Alberto Elcorok egindako bideo bi dituzue sarean: 2010koa hemen klik eginda eta 2012koa hemen klik eginda.