Zapatuan Saskibaloi Jaia ospatuko dute Untzagan

Goizeko 09:00etan hasi eta arratsaldeko 15:00ak arte egongo da festa herriko erdialdean
Zapatuan Saskibaloi Jaia ospatuko dute Untzagan
2025/05/13 11:39
eta kitto!

Urteroko bidetik, zapatu honetan (maiatzak 17), goizeko 09:00etan hasi eta arratsaldeko 15:00ak arte, hartuko du saskibaloiko egun haundi horrek. Eibar Saskibaloi klubak antolatutako ekitaldietarako hiru kanasta ezarriko dituzte, jokoak eta 3x3 lehiaketak egingo dira, musika egongo da DJ batzurekin eta txosna ere zabalduko dute, janari eta edariekin; izango da tarterik zozketak ere egiteko.

Eguna aprobetxatuko dute, aldi berean, Tenneco Eibar Saskibaloia eta Artesanos Juantxo Eibar Saskibaloia taldeei omenaldia egiteko denboraldi honetan lortutako maila igoerengatik, lehenengoen kasuan Zilarrezko Ligara eta eta bigarrenengoenean Lurraldeko 1. Mailara.