Zapatuan Txistorra Eguna ospatuko dela eta, 11:00etan itxiko dituzte erdiguneko kaleak trafikoarentzat
2023/11/22
12:24
eta kitto!
Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, Eibarko Txirrindulari Elkartearen eskutik zapatuan Txistorra Eguna ospatuko dela eta, erdiguneko kaleak oinezkoentzat jartzea beste batzuetan baino lehenago, 11:00etan egingo dute.
Bestalde, San Andres eguna dela eta, kaleak eguaztenetik (hilak 29), 18:00etatik egongo dira itxita trafikoarentzat, azaroaren 30eko 22:00ak arte.