Zapatuan urpekaritza-bataioak egingo dira Ipuruako igerilekuan

Maiatzaren 11an egingo da ekitaldia
Zapatuan urpekaritza-bataioak egingo dira Ipuruako igerilekuan
2024/05/07 13:04
eta kitto!

Hori dela-eta, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara igerilekua itxita egongo da. Eibarko Klub Deportiboaren mendeurrena dela eta, Urpekoen Batzordeak 100 urpekaritza-bataio egiteko erronka jarri dio bere buruari. Euretako erdiak Ipurua kiroldegiko igerilekuan egingo dira, eta beste erdiak itsasoan. Ipuruako ekitaldia maiatzaren 11n, zapatuan, izango da eta izena subacuaticas@deporeibar.com helbidean eman daiteke. Interesatuek 13 urte izan behar dituzte gutxienez eta aletak eta betaurrekoak beharko dituzte; materialik ez badute, hankaren zenbakia emateko eskatzen dute.