Zapatuetako tailerretan onartuen zerrenda osoa

Zapatuetako tailerretan onartuen zerrenda osoa
2025/10/24 12:30
eta kitto!

Urriaren 22an amaitu zen “Zapatuetako tailerretan” aurrematrikula egiteko epea, eta jasotako eskaeren arabera, talde batzuetan zozketa egin behar izan da. Onartutako haurren zerrendak ordutegiaren gainean klik eginez kontsultatu daitezke.

Tailerrak adin-taldeka antolatu dira, eta kasu batzuetan, gurasoetako batek ere parte hartzea nahitaezkoa izango da.

Haur Hezkuntzako 3. maila (2020an jaiotakoak) / Birziklapen tailerra (Jostailuak sortzen)

Lekua: Portalea

Parte hartzea: Aita edo ama nahitaez

 

Lehen Hezkuntzako 1. maila / Mache Paper tailerra

Lekua: Portalea

Parte hartzea: Aita edo ama nahitaez

 

Lehen Hezkuntzako 2. maila / Txotxongilo tailerra

Lekua: Portalea

 

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak / Akrobaziak tailerra

Lekua: Errebale, 1. solairua

Sarrera: El Casco eraikinaren pareko atetik

 

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak / Esperimentu tailerra

Lekua: Jazinto Olabeko Ludoteka (3. taldea: Portalean)

 

Matrikula eta ordainketa

Behin betiko zerrendetan agertzen diren ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta tailerraren lehen egunean entregatu beharko dute.

Tailer guztien ordainketa kontu korronte bidez egingo da automatikoki.