Zapatuetako Tailerretan parte-hartzeko aurrematrikula hilaren 16an hasiko da

Zapatuetako Tailerretan parte-hartzeko aurrematrikula hilaren 16an hasiko da
2023/10/10 11:14
eta kitto!
Zapatuetako Tailerren udazkeneko txanda hastear dago eta urriaren 16an eman ahal izango dute izena 5 eta 11 urte artekoek. Aurten bost tailer eskainiko dituzte eta aurrematrikula online egin beharko da.

Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan behin-behineko zerrendak argitaratuko dira eta taldeen kudeaketa egingo da. Izena eman duten pertsonen kopurua ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura heltzen ez bada, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 31n.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: urriaren 31n 10:00etan. Zozketaren emaitza azaroaren 2an eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.

HAUEK DIRA TAILERRAK

Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat (2018an jaiotakoentzat)

GOMA EBA TAILERRA. Tailer hau Portalean egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 4, 11 eta 18)  11:30etik 13:00etara ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urriaren 29an amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2023-02-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat

JOLASAK. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 4, 11 eta 18)  11:30etik 13:00etara ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10€ Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urriaren 29an amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2023-02-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat

COLLAGE TAILERRA. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 4, 11 eta 18)  16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urriaren 29an amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2023-02-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat

AKROBATZIAK. Tailer hau ERREBALEKO 1. solairuan egingo da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 4, 11 eta 18)  16:30etik 18:00etara; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urriaren 29an amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2023-02-en egin beharko da.

Enpresa: KALETIK

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat

Birziklapen tailerra. Tailer hau JAZINTO OLABEKO ludotekan egingo da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 4, 11, 18)  16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era