Zapatuetako tailerretarako izen-ematea zabalik

Zapatuetako tailerretarako izen-ematea zabalik
2014/01/13 00:00
eta kitto!

Gaur hasi (astelehena, hilak 13) eta hilaren 17ra arte Zapatuetako Tailerretan izena emateko aukera izango da. Sukaldaritza tailerra Haur Hezkuntzako 3. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat izango da eta 10 euro balio du (izen-ematea ikastetxean bertan egin beharko da). Hip-hop ikastaroa, berriz, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleentzat antolatu dute eta interesa dutenek Pegorara jo beharko dute izen-emateko. Eta maketak eratzeko tailerra Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat izango da eta izen-emateak 10 euro balio du (eskoletan eman beharko da izena)