Zapatuan Deporren egingo den bertso afarirako txartel batzuk gelditzen dira
Depor tabernan izango da aurten Santa Kurutz jaietako bertso afaria. Aurretik musikaz alaitatutako poteoa egingo da.
2025/05/07
11:22
eta kitto!
Santa Kurutzeko jaien barruan antolatutako bertso afaria zapatu honetan, hilak 10, egingo da Depor tabernan. Bertan egongo dira, 21:00etatik aurrera, JULIO SOTO eta JOANES ILLARREGI bertsolariak. Txartel gutxi batzuk gelditzen dira oraindik, eta nahi duenak Depor tabernan eskura ditzake. Aurretik, 19:00etan, Untzagan hasita, musikaz alaiturako poteoa egingo da-
Bestalde, Jai Batzordetik esan digutenez, 370 zenbakiari egokitu zaio opariz osatutako karretilla. Ordezkoa 162 zenbakia da.