Zapatuko Eibar-Racing partidurako sarrerak salgai daude
Beñat San Joseren taldeak bigarren sailkatua jasoko du asteburuan
2025/02/18
12:35
eta kitto!
Hypermotion Ligako 28. jardunaldiari dagokion SD Eibar eta Real Racing Club-en arteko partidurako sarrerak salgai jarraitzen dute, eta abonatuek bi erosi ditzakete, 20 eurotan bakoitza. Bestela, jendearentzat orokorrean honako prezioetan erosi daitezke: Erdikaldean, 40 eurotan; A zonaldean, 35 eurotan; B zonaldean eta Fondoak, 30 eurotan; abonatuentzat, 20 eurotan; eta umeentzat, 10 eurotan. Premium jarlekuak ere salgai daude, 90 eurotan. Betiko lez, aukera dago baita partidura joango ez direnen jarlekuak erabil daitezen lagatzeko.