Zapatuko ‘Euskaraz bizi’ bertan behera
2013/05/29
00:00
eta kitto!
Datorren zapatuan, ekainaren 1ean, egitekoa zen Juan Antonio Mogel ikastolaren ‘Euskaraz bizi’ eguna bertan behera lagatzea erabaki du ikastolako zuzendaritzak. Aurreikusita dagoen eguraldia oso txarra izanda, leku eta antolaketa arazoak izango dituztela pentsatzen dute eta ezingo dutela eguna behar den moduan ospatu. LH eta DBHko ikasle eta horien gurasoendako eguna, beraz, ez da ospatuko.
Haur Hezkuntzako ‘Euskaraz bizi’ eguna hurrengo zapatuan, ekainaren 8an, da egitekoa eta momentuz ez da aldaketarik izango. Ekainaren 8an izango da Haur Hezkuntzako ume eta gurasoendako jaialdia.