Zapatuko Granada CFren aurkako partidurako sarrerak salgai daude
Ipuruan hilaren 21ean jokatuko den Hypermotion Ligako 21. jardunaldiko partidua arratsaldeko 14:00etan hasiko da. Sarrerak online eta Orsaixanen eros daitezke, honako prezio hauetan: fondoak eta B eremuak 20 eurotan; A eremukoak 25 eurotan; eremu zentratukoak 30 eurotan; eta 13 urtetik beherakoentzat 10 eurotan. Gainera, bi partiduetarako VIP Premium sarrerak 90 eurotan eta VIP The Club sarrerak 50 eurotan eros daitezke. Partidura joango ez diren abonatuek, ohiko baldintzetan, eserlekua uzteko aukera dute.
Gainera, SD Eibar Fundazioaren elikagaiak eta jostailuak biltzeko kanpainak aktibo jarraitzen du, Elikagaien Bankuarekin eta Gurutze Gorriarekin lankidetzan. SD Eibarrek datorren zapatuan Granada CFren aurka jokatuko duen partidurako sarrera emango die Ipuruara elikagai edo jostailu berriekin joaten direnei.