Zapatuko manifestaziora autobusez joan nahi dutenek bihar arteko epea dute izena emateko

Zapatuko manifestaziora autobusez joan nahi dutenek bihar arteko epea dute izena emateko
2024/01/09 11:26
eta kitto!
Zapatuan, urtarrilaren 13an “Konponbiderako giltzak” goiburuko manifestazioa egingo da Bilbon. Sare-tik adierazi dutenez, “mobilizazio baketsu eta demokratiko bat izango da, eta Sareren helburua da bertan milaka pertsonak giltzak hartzea beren eskuetan, presoen etxerako bidea, konponbidea eta bizikidetza irekiko dituzten giltzak”. Manifestazioa 16:00etan hasiko da, La Casillan, eta Eibartik bertara joateko autobusa antolatzen ari dira. Autobusa Ego Gainetik irtengo da, 14:30ean, eta bihar da izena emateko azken eguna. Izena emateko zerrendak Guridi, Buenos Aires eta Deportibo tabernetan daude eta bihar jasoko dituzte.