Zapaturako Kalamuara igoera antolatu du Eibarko Sarek
2020/09/28
18:58
eta kitto!
Urriaren 3rako Euskal Herriko tontorren igoera antolatu dute Izan Bidea ibiltarien sarea presoen eskubideen aldeko dinamikaren baitan: “Zapatuan egundoko erronka daukagu. Euskal Herriko 650 tontor zapalduko ditugu, deiadar bakar batekin: Etxera! Preso eta iheslariak etxera!”. Aldarri horrekin joango dira mendi tontorretara eta Eibartik Kalamuara egingo da irteera nagusia, “baina beste tontor batzuetara ere, Akondia, Galdaramuino eta Topinburura iritsiko gara. Horietara talde jakin batzuk joango dira, eta beste guztiak Kalamuara joatera gonbidatzen ditugu”. Animatzen direnentzat Urkizun ipini dute hitzordua, 10:00etan, baina nahi izanez gero Usartzan taldean sartzeko aukera ere badago, 11:15ak inguruan. Eta taldea Kalamuako tontorrera ailegatzean, 12:30ean argazkia egingo dute.
Bestalde, IZAN BIDEA / IBILTARIEN SAREAN kilometroak pilatzen joateko, mobilerako aplikazioa jeitsi behar dela gogorarazi nahi dute, “eta izena ematea ere garrantzitsua da (650tontor.sare.eus)”.
Bestalde, IZAN BIDEA / IBILTARIEN SAREAN kilometroak pilatzen joateko, mobilerako aplikazioa jeitsi behar dela gogorarazi nahi dute, “eta izena ematea ere garrantzitsua da (650tontor.sare.eus)”.