Zapaturako Sosola baserrira irteera antolatu du Legarreko jai batzordeak
2016/09/13
11:17
eta kitto!
Sosola baserria gertutik ezagutu nahi duten herritar guztiek horretarako aukera izango dute zapatuan (irailak 17). Ondo pasatzeko gogoa besterik ez da behar. Legarre Gain elkartean batuko dira 10:00etan eta paseotxo bat eginez igoko dira Sosola baserrira. Ogia nola egiten duten ikusi eta ikasteaz gain, baserriaren historia eta kontuak ezagutuko dituzte. Hamaiketakoan baserriko produktuak dastatuko dituzte: gazta, ogia, sagardoa...
Iaz lehenengo aldiz antolatu zuten irteera hau Legarreko jai batzordekoek: “jaien asteburuan izan zen iaz, lehenengo orduan. Ondoren ekitaldi asko genituen eta denbora gutxi izan genuen irteera egiteko. Horregatik aurten astebete aurreratu dugu, lasaiago egiteko. Iaz Biriñaoko Antonio gurekin igo zen eta bidean mugarriei buruzko azalpenak eman zizkigun. Aurten ere etortzea espero dugu eta eibartar guztiak animatu nahi ditugu gurekin igotzera. Gure herrian dauden eta egiten diren gauzak gertutik ezagutzeko aukera paregabea da”.