Kirola goizean edo iluntzean egin ahal izango da zapatutik aurrera
2020/04/30
19:31
eta kitto!
Zapatutik aurrera kirola egiteko eta paseatzeko aukera egongo da, baina Espainiako Gobernuak ordutegiak finkatu ditu pilaketak saihesteko. Edozein kirol egin ahal izango da, baina udalerrian bertan eta bakarka; eta paseoei dagokionez, bizikide batekin irten ahal izango da, egunean behin eta kilometro bateko eremuan.
Jarduerak egiteko ordutegia hiru zatitan banatu dute. 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara, 14 urtetik gorakoek kirol jarduerak egiteko edo paseatzeko; 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara, mendekotasunak dituztenak irtetzeko (ezingo dira atera koronabirusa pasatzen ari direnak eta berrogeialdian daudenak); eta 12:00etatik 19:00etara, 14 urtetik beherakoak irtetzeko.
Herrian bertan edo alboko herriren batean ortu ez profesionalak dituztenek, bestetik, baratzeak landu ahal izango dituzte zapatutik aurrera, baina pertsona bakarra joan ahal izango da.

?Udal honek zenbait ibilbide proposatu ditu ariketa fisikoa egiteko eta jende pilaketak saihesteko, Gobernu zentralak hartutako erabakiaren aurrean, zeinaren bidez, maiatzaren 2tik aurrera, paseatzera eta kirola egitera irten daiteke. Info guztia:?https://t.co/N8pD6itw9i #Eibar
— Eibarko Udala (@EibarkoUdala) April 30, 2020