Zaporeak elkarteak eta Eibar KE-k Turkia eta Siriako lurrikarengatik kaltetutakoei laguntzeko elikagaiak batuko dituzte
Ondorengo produktuak jasoko dituzte: esnea, egositako lekaleak, arrain-latak, okela-latak, arroza, pasta, turroiak, barra energetikoak... Hau da, manipulatu behar izan barik kontsumitu daitezkeen produktuak.
Orsaixan dendan jasoko dituzte elikagaiak ordutegi honetan: gaur 15:30etik 19:30era, bihar 09:30etik 13:30era eta domekan 16:30etik neurketa amaitu arte (20:30ak inguruan). Gainera, domekan, 18:30etik aurrera, saskiak jarriko dituzte zelaiaren ateetan.
Horrez gain, diruz laguntzeko aukera ere badago, kontu korronte hauetako batean:
ES7130350103881030035880
ES1420955092009115250322
15.000 hildako baino gehiago
Azken balantzearen arabera, Turkia hego-ekialdean eta Siria iparraldean astelehenean izandako lurrikaren ondorioz 15.000 lagunetik gora hil dira, 12.000 baino gehiago Turkian eta 3.000tik gora Sirian.