Zazpi positibo berri atzeman dituzte Eibarren
2021/03/10
11:52
eta kitto!
Atzo zazpi koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren eta, ondorioz, eremu laranjan jarraitzen dugu 305,74ko intzidentzia-tasarekin.
Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan zortzi positibo atzeman zituzten, Mallabian bi, eta Elgoibarren, Mendaron, Mutrikun eta Soraluzen kasu bana.
Atzo, 8.274 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 335 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 49 Araban, 173 Bizkaian, 107 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 32 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 101 pertsona ZIUn daude.
Bestalde, martxoaren 1etik 7ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 40 hildako egon direla.